Ongi etorri Araneta jatetxe-erretegira. Zestoan gaude, Zumaia eta Zarauztik oso gertu eta Donostia-tik soilik 20 minutura. Aranetan euskal sukalde tradizionalaz gozatu ahal izango duzue eta honen ardatz nagusia egur-ikatzezko parrilla izango delarik. Garaiko produktua mainatzen dugu, 0 Km da gure aldarria eta bereziki soiltasunaren aldeko eta kalitate altueneko produktuen aldeko apustua egiten dugu. Horrela, gure bezeroek, esperientzia gastronomiko paregabeaz goza dezaten.

Goreneko kalitatea

Aranetan helburu sinplea dugu: alde batetik, produktu kalitaterik hoberena eskaini, zuzenean tokiko ekoizleengandik eskuratutako lehengaiekin lan egin, 0 Km leloari jarraiki eta bestetik, hauek guztiak goxo-goxo sukaldatu jatorrizko zaporea mantenduz eta parrilla gure sukaldearen ardatz gisa hartu.

Tokiko produktua

Ardo karta zabala dugu eskaintzen ditugun platerekin ahalik eta hobekien ezkon daitezen. Ez galdu aukera eta dastatu gure tokiko ardoak: Txakolina eta Sagardoa.

Jatetxe irisgarria

Garbi genuen hasiera-hasieratik, Aranetak jatetxe irisgarria behar zuen izan publiko ororentzat. Guzti-guztiek gozatu ahal izango dute Aranetan jan eta edatearen esperientzia ahaztezinaz.

Joseba, 2017an nazioarteko parrilero hoberena izendatua izan zen

restaurante asador gipuzkoa

Helbidea

ARANETA ERRETEGIA
Meaga errepidea 8
20749 ZESTOA

Taxi zerbitzua:
603 394 729 (Eneko Iraola)

 

 

Edozein zalantza edo argibidetarako:

626 869 231
943 148 092
erreserbak@aranetaerretegia.com

Zer ikusi, zer egin...

UDARAKO ORDUTEGIA

Astelehenetik – Igandera: 12:30h -15:00h / 20:00h-22:00h 

Asteazkena: 12:30h – 15:00h

Araneta Erretegia (0034) 943 148 092 | erreserbak@aranetaerretegia.com |Política de privacidad | Política de cookies