1. IZEN SOZIALA

Uztailaren 11ko Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, jarraian datu hauek jasotzen ditugu:
www.aranetaerretegia.com web-domeinuaren titularra ARANETA ERRETEGIA da, 72478400 H IFK zenbakiduna, eta helbidea Meagas errepidea 8 zenbakia, 20749 Zestoa (Gipuzkoa) duena.

2. ERABILTZAILEAK

Atari honetan sartzean eta/edo ataria erabiltzailean, erabiltzaile bilakatzen zara, eta atarian sartzen eta/edo ataria erabiltzen duzun unean, hemen zehaztutako erabilera-baldintzak onartzen dituzu. Baldintza horiek aplikatuko dira, derrigorrez bete beharreko bestelako kontratazio-baldintza orokorrak edozein direla ere.

3. DATU PERTSONALAK BABESTEARI BURUZKO INFORMAZIO-POLITIKA

Webgune honetatik eratorritako fitxategi automatizatuen titular arduraduna den heinean, ARANETAk datu pertsonalak babesteko eta tratatzeko politikaren berri ematen die haren web-orria bisitatu eta erabiltzen dutenei, eta politika hori aplikatuko da datu pertsonalak jasotzen dituzten inprimakietako bat betetzen denean. Hala, datu pertsonalak babesteko araudiak xedatutako betebeharrak betetzen dira.

Gure webgunearen erabiltzaileengandik jasotako datu pertsonalak dagokion fitxategian gordeko dira. Fitxategi hori, era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Orokorrean jasota dago, eta ARANETA da horren erantzule. Beharrezko datuak baino ez dira bilduko, dagokion kasuan adierazitako helbururako, eta horiek gabe ezingo da erabiltzaileek eskatutako zerbitzuak eman.

Datuak babesteko araudiak ezarritakoari jarraikiz, ARANETAk beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzen ditu, datu pertsonalen segurtasuna ziurtatzeko eta horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea ekiditeko, teknologiaren egoera kontuan izanik, betiere.

4. ESKUBIDEAK

Web honen erabiltzaileek haien datu pertsonalak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta horiei kontra egiteko eskubideak dituzte (ARCO eskubideak).
Eskubide horiez baliatu behar izatekotan, erabiltzaileek idatziz egin dezakete hori. Horretarako, ARANETAren aipatutako helbidera postaz gutun arrunta bidal dezakete, haien nortasuna egiaztatzen duen agiri baten kopia erantsita, edo erreserbak@arananetaerretegia.com helbidera mezu elektronikoa bidali.

5. AUKERAKOTASUNA

ARANETAk web-orriaren erabiltzaileei jakinarazten die web-orriaren zerbitzuetara eta edukietara sartzeko eta horietan erregistratzeko inprimakietan eskatzen diren datuak aukerakoak edo halabeharrezkoak diren.

Halaber, uztailaren 11ko Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legea betez, ARANETAk baimena eskatzen die helbide elektronikoa erakundearen merkataritza-, sustapen- eta hedapen-helburuetarako erabiltzeko. Horretarako, dagokion laukia markatuz, gure webgunearen erabiltzaileek onartu egiten dute haien datu pertsonalak helburu horietarako erabiltzea, eta e-mail, fax, SMS, MMS edo berehalako mezu, sare sozial edo beste edozein bitarteko elektroniko edo fisiko bidez orain eta etorkizunean jakinarazpenak bidaltzea, erakundeak eskainitako produktuekin eta zerbitzuekin lotutako merkataritza- eta hedapen-komunikazioa xede izanik.

6. DATUAK LAGATZEA

Ez zaizkie gure webgunearen erabiltzaileek emandako datuak hirugarrenei lagako, legezko betebehar batek hala agintzen ez badu. Horrez gain, ARANETAren usteko balu datuak lagatzea beharrezkoa dela erakundearen bidezko helburuetarako, pertsonari baimena eskatuko dio aurrena.

7. ALDIZKA EGUNERATZEA

Baliteke ARANETAk Pribatutasun Politika hau eguneratzea legezko betebeharrei jarraikiz, edo Espainiako Agentziaren Erregistro Orokorrak edo eskumena duten estatuko edo Europako Auzitegiek emandako irizpideei egokitzea.

8. DATUEN EGIAZKOTASUNA

Edonola ere, erabiltzaileak izango dira emandako datuak egiazkoak izatearen erantzule, eta haien erantzukizuna da ere ARANETAri jakinaraztea horietan aldaketarik egon den. Ildo horretatik, erakundeak ez du inolako erantzukizunik horren gainean.

Araneta Erretegia (0034) 943 148 092 | erreserbak@aranetaerretegia.com |Política de privacidad | Política de cookies